XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaurituak, edozeintariko alderdikari dirala, eta arerioak dirala be, GUDAL-JAUPARIAK ardura bardiñaz yabon bearko dau.

j) Asterik bein, GUDAL-JAUPARI bakoitzak Jaupa bat eskeñiko dau, len-gogoz, gudatean illiko gudari-gogoen aldez.

k) GUDAL-JAUPARIAK gudal-eginkizunetan SAIL'aren ezaubidea ta yagokon maillakera erabili bear dauz.

c) Egin behar bereziak.

8'en atala.

GUDAL JAUPARI Gorenak, gogoarekiko arazoak egokien yabonda egon daitezan begira bear dabe.

Orretarako: a) Aurre-tokijetan GUDAL-JAUPARIAK egokien bananduko dauz.

b) Uskurtzarekikoak, gudari ta tokien araura atonduko dauz: Jaupa, bearrezko danean eta ezek ezin eragotzi al izango dabela ziur jakiten, danean.

Agurtza, etab., buruzagiai ezkatuaz saillak al izan ezkero burniotzeko, alik eta gudari geienak entzun dagien Jaupa.

c) Bere GUDAL-JAUPARIEN aldentzeko baimenak jakin bear dauz, geiegi ugaritu ezdaitezan, eta beti, aldendu danaren ordezkoa jarriaz.

d) GUDAL-JAUPARI Goren guztiai ingurraztia emongo yake.

Eta egunero GUDAL-JAUPARI bakoitzak egin dabena jasoko dau, baita baimenak, baimen epeak eta zeatz bete dabezan be.

e) GUDAL-JAUPARIEN eskubideai zor yaken itzala yabongo dau, eurentzat bereiztuaz onangoak: ikurrin onespenak, txadonkizunak, etab., JAUPARI-SAILA'rentzat laidorik izan ez daiten.